domingo, 9 de diciembre de 2018

Gabonak liburutegian

Abenduaren 22tik urtarrilaren 6 arte, biak barne, liburutegian ez da arduradunik egongo.
Erabili nahi izanez gero, txartela udaletxean eskatu

Urte barri on!


viernes, 18 de mayo de 2018

2018 jaietako kartel lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa

Maiatzaren 31 arte, jaietako kartel lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa egongo da ikusgai.





Jentilak Diman 2018

Jentilak Diman 2018 ekimenean, ipuin mitologikoen eta 3D irudien lehiaketa antolatu zan Txumuluxueta kultur elkartea, Dimako eskola eta Liburutegiaren artean.

Maiatzaren 16an, sari banaketa ekitaldia izan zan eskolako ganbaran.
Aurkeztutako lanen erakusketarekin hasi zan ekitaldia. Ondoren sari banaketa, Ines Bengoa ipuin kontalariaren saioa eta bukatzeko merendola.

Aurkeztutako lanak oso maila ona erakutsi dabe. Parte hartu daben artista guztiei zorionak!!!

Gure sustraietan sakontzen jarraituko dogu!











sábado, 28 de abril de 2018

Liburuaren eguna

Urtero, apirilaren 23an, liburuaren eguna ospatzen da mundu mailan.

Dimeko liburutegian ere egun horren aitzakian ipuin kontalari saio bat izan zan.
Alberto Bargos ipuin kontalariak, "Liburua, hori bai altxorra!" ikuskizuna eskeini zauen.
Oso ondo pasatu gendun kontatutako ipuinekin, erakutzitako liburuekin eta bere animali koadrillarekin.

Zorionak liburua!

Liburutegiaren 5. urteurrena

Jadanik, liburutegia herritar talde baten ekimenez birzabaldu zala, 5 urte pasa dire.
5 urte oparo izan dire, jende askoren beharrari esker aurrera joan dana.
Ospatzeko eguna, eskertzeko eguna eta ondo pasatzekoa.

2012ko abenduraren 23an inauguratu zan liburutegia eta 2018ko abenduaren 23an, honako programa prestatu gendun:

1. Bigarren eskuko liburuen azoka
    (bildu zan dirua Ongietorri errefuxiatuak taldera bideratu zan, 228 €)
2. Bost urtetako argazkien proiekzioa
3. Bost urtetan boluntario ibili diranen talde argazkia

Eskerrik asko danori!

sábado, 3 de junio de 2017

Bizi toki, eskolari alternatiba hitzaldia

Maiatzaren 26an, Gorka Torre izan zan liburutegian Bizi toki egitasmoaren inguruan berba egiten.
Bizi toki, iparraldean kokatzen den bizitza egitasmoa da. Umeak modu naturalean, etxean eta bere komunitatean haztea bultzatzen duen taldea.
Entzuten egon ginan 15 bat pertsonak aukera izan gendun hitzaldiaren ostean zalantzak argitzeko eta gai ezberdinetan sakontzeko